Seleccionar página

.

GORKA URBIZU

Hasiera bat diska aurkezpena

Martxoak 3 Marzo

Ateak / Puertas 18:00
Emanaldia / Actuación 19:00

Aurrez / Anticipada: 25,95€ + gastos (gorkaurbizu.eus)
Bertan / Taquilla: 30€

 

GORKA URBIZU RUIZ (Lekunberri, 1977) musikari, konpositore eta ekoizle euskalduna da. Berri Txarrak taldeko abeslari eta gitarrista izandakoa, besteak beste kantugintzan eta letragile gisa egindako bideagatik da ezaguna. 14 urte besterik ez zituela sortu zuen bere lehendabiziko taldea, pianoan idatzitako kantuak oholtzara eramateko asmoz. Ordutik, diskogintza eta zuzenekoei lotutako bizimodua darama egile nafarrak. Berri Txarrakekin mundu oson barna mila kontzertutik gora emateaz gain, hainbat egitasmo interesgarri jarri izan ditu abian, gustu musikal eklektikoa eta bilaketa artistikoa erakutsiaz; hala nola: KATAMALO (poesia eta musika akustikoa nahastuz) edo PEIREMANS+ (power pop doinuetatik gertuagoko taldea). 2024ko urtarrilean, ezustean ‘Hasiera Bat’ diskoa kaleratu du. Bere izen propioarekin sinatzen duen lehendabiziko lana da hau, modu horretan hainbat urtetako isilunea urratuz. Impasse aro honetan, baina, Gorka Urbizu ez da geldirik egon. Besteak beste, ekoizpenaren munduan murgildu da (La M.O.D.A. taldearen Nuevo Cancionero Burgalés diskoarekin egin zuen debuta 2022an); halaber, hainbat kolaborazio grabatu ditu, esaterako Cala Vento Gironako taldearekin Casa Linda diskorako egindakoa.

GORKA URBIZU (1977, Lekunberri) es un músico y productor navarro, conocido entre otras cosas por su extensa labor como letrista y compositor al frente del grupo de rock BERRI TXARRAK, del que es miembro fundador, a la par que cantante y guitarrista. Ya con 14 años formó su primera banda, para dar salida a las canciones que componía al piano. De ese modo dio comienzo a una vida ligada a los escenarios. Además de Berri Txarrak, con quienes ha recorrido medio mundo dando más de mil conciertos, ha formado proyectos paralelos como KATAMALO (donde mezcló poesía con música acústica) o PEIREMANS+ (grupo más cercano al power pop), demostrando su gusto ecléctico y una constante búsqueda artística. En 2024 sorprende con ‘Hasiera Bat’ (Un comienzo), primer disco que firma con su propio nombre y que ve la luz de manera sorpresiva y sin ningún adelanto, tras unos años de silencio que ha aprovechado para iniciarse en la producción (debutó produciendo a La M.O.D.A.) o colaboraciones como la grabada junto a Cala Vento.