Seleccionar página

.

BES-TE-BAT!

KAI NAKAI

Urtarrilak 22 Enero

Puertas 18:00h / Actuación 18:30h

Anticipada: 10€ + gastos (www.musikaze.com)

 

“BAIMENIK GABE” DISKOAREN ESTREINALDIA

Duela urtebete, Iratxe Aguilerak Durangoko Azoka Sormen Beka irabazi zuen, Durangoko Udalak eta Gerediaga Elkarteak emana. Martxoan, bere burua Kai Nakai bezala ezagutarazten zuen gasteiztar gazteak, eta bere lehen bideoklipa zen «Kolpe» rekin harritu gintuen denok. Aurten Tamara Moreno (Aravecia) diseinatzailearekin lan egin du, «Kolpe», «Emoiztazu bihotz» eta «Ez dakit» aurkeztu ditu, Julen de la Serna zuzendari eta errealizadoreak zuzendutako hiru bideoklip, eta Jon Maiarekin batera, bere letretan eta musikan islatutako mundu kontzeptualean lan egiteko aukera izan duena.

«Baimenik Gabe» da Kai Nakaik bere lehen diskoari eman dion izena, eta euskarazko reggaetoia bezalako erritmo berritzaileak dakarzkigu. Bertan, Kai ezagutzera ematen da, bat baino gehiago identifikatuta sentituko den esperientzia bat eskainiz: genero-rolei aurre egitea, ahalduntzea, mota guztietako harremanak bizitzea, baita handinahia izatea eta arrakasta lortzea ere.

Disko honen bidez, Kaik genero musikal hau euskaraz egitea defendatzen du, gazteei gustatzen zaiela eta Euskal Herrian hutsune bat dagoela erakutsiz, aire berri bat ekarri behar delarik. Bestalde, genero honek berarekin dakartzan estereotipo guztiei aurre egin nahi die, kolektibo bakar bat ere baztertzen ez duten letrak eginez eta matxista ez den reggaetoia egin daitekeela erakutsiz.

++info