.
BES-TE-BAT!
HUNTZA
Urtarrilak 8 Enero
Puertas 18:00h / Actuación 18:30h
Anticipada: 13€ + gastos (www.musikaze.com)
Huntzak aurreiritzi eta kontraesanei gain hartzen dienean
2016ko iraileko eguerdi hartan Haritz Harreguy soinu-gizon ezagunari deitu nion, aspaldian hitz egin gabe eta, zer berri ote zuen jakin nahian. Lanean ari zela esan zidan. Triki talde bat grabatzen. Ah bai? Trikiti taldea? Bai! Alaitz eta Maiderren estiloko zerbait. Puff! Mundua erori zitzaidan! 2016 urtean «Alaitz eta Maider» grabatzen?! Erabat garaiz kanpoko zerbait zirudien, baina… ez nonbait! Aldapan Gora izeneko abesti bat bidali zidan Harreguyk, eta… Entzun orduko nire aurreiritzi denak alboratuta, arratsalde hartan bertan jarri nahi nuela esan nion. Ez zidan utzi. Bukatu gabe zegoela. Aste hartan egunero deitu nion, ostiralean baiezkoa eman zidan arte. «Prestatu gaitezen jaun andreok, hurrengo hilabeteetan burutik kendu ezinik ibiliko garen kantua aurkeztera noa». Huntza bere bidea egiten hasi zen, behetik gora.
Beti esaten da, lehen eta bigarren diskoaren artean ahalik eta denbora gutxien utzi behar dela… Lehenari, harrera ona izan badu behintzat -eta honek izan zuen-, bigarrena berehala erantsi behar omen zaio. Bada, bi urte! Bi urte luze behar izan ditu Huntza seikoteak bigarren honetara iristeko. Berriz ere Out of Time! Baina badakizu zer esaten dizudan? Lehenbiziko abestia entzun eta hura irratian jartzeko, jendeari erakusteko, nuen irriki berberarekin nagoela bigarren honen aurrean. Huntza da berriz ere goitik behera. %100ean Huntza. Hori bai, aurreko diskoan baino askoz borobil eta sendoago eta landuago eta helduago eta freskoago… Helduago eta freskoago? Kontraesana ematen du bai, baina, ikusten duzu, Huntza kontraesanen taldea da niretzat.