Kattalin eta Nenufarrak + Mugan
Abenduak 11 Diciembre
Ateak / Puertas – 20:30
Kontzertua – 21:00
Anticipada: 10€ / Taquilla: 13€
Heriotza batek eragindako doluak sarrarazi zuen Kattalin eta Nenufarrak taldea Gabiriako entsegu lokalean, 2020an. Bere lehen EPa bertan sortu zuten: Hubble (2023). Bost kantutan, dolu-prozesu pertsonal bat deskribatu zuten, rock, pop eta soul doinuekin lagunduta. Horrela, HUBBLE espazio-teleskopikoa taldeari begira jarri zuten, doluak eragindako bidaian norberaren punturik sakonena deskubrituz, geruzaz geruza, autoerradiografia lan bat egitera ailegatu arte.
Ordutik, hainbat kontzertu eman ondoren, proiektuaren lehen lan luzea prestatu dute, Gaztain Estudioaken grabatua: Zeruak eta Sabaiak.
Kattalin eta Nenufarrak musika taldea osatzen dute: Leire Agirre Alvarado (teklatua eta ahotsa), Sara Iriarte Lasa (ahotsa), Iñaki Rezusta Garrido (gitarra), Jon Sagarna Alustiza (bateria) eta Julen Sagarna Alustiza (baxua).
«Bizitza ozen denean» du izena Muganen lan berriak.
Sei urteko ibilbidean, taldeak bi estudioko disko eta zuzeneko bat kaleratu ditu. Tartean, Euskal Herri osoan zehar.
80 kontzertu inguru jo ditu. Ahotsak, intentsitatea eta txikitasunaren indarra dira, besteak beste, Muganen kontzertuetan nabarmentzen dena.
Oraingoan, estudioko hirugarren lana aurkezten ari dira, “Bizitza ozen denean” izenpean. Disko bat, bi zatitan. Gai antzekoen inguruan aritzeko bi modu. Mundu arrotz baten aurrean, erantzun bakar bat.
Día(s)
:
Hora(s)
:
Minuto(s)
:
Segundo(s)
Adingabeak sartzeko baimena
Descarga la autorización para menores