foto

OTSAILAK

3

FEBRERO


Ateak 21.30 Puertas | Kontzertua 22.00


Aurresalmenta 8€ + gastuak Anticipada | Bertan 10€ Taquilla

Tickets: VSD • www.musikaze.com
Compra tu entrada

Ze Esatek! taldeak (Donostia, 2009) oinetakoak utzi ditu agerian: batzuk zulatuta, besteak kiratsa dariela, gertukoak rock-punk melodiko usainarekin eta zapata karratu zuri-beltzak orain arteko kantu bakarrean, banbak, convers-ak, tenisekoak, ultra trail lasterketak egitekoak eta elefanteari tamainako babes-oinetakoak jarri dizkiote, segurtasunekoak (ez dakigu nork nor babesteko diren). Bosgarren zapata parea, dena den.
Ze Esatek! taldearen bosgarren diskoa Higain estudioan grabatu eta nahastu du Haritz Harreguy teknikariak 2017ko uztaila eta abuztuan zehar. Masterizazioa Juan Hidalgok egin du Mastertips estudioan. Hemen diskoak izan dituen kanpoko laguntzaileak: Alex Gatibu, ahotsak (Egunsentia heldu baino lehen), Pello Skakeitan, ahotsak (Ezin badugu amestu), Rakel, Onintza, Eli eta Jone Koban, ahotsak (Su olatu baten), Libe “liv Wallace”, ahotsa Rude girl abestian, eta Garazi Eraulek teklatuak jo ditu abesti berean. Sustrai Colinak testu hauek idatzi ditu: Dena aldatzen da, Ekaitzetan eutsiz, Su olatu baten. Andoni Mugikak idatzi du Etorri Mr. Marshall abestiaren letra. Argazkiak Eider Iturriagak atera ditu.
Ze Esatek! taldeak bosgarren diskoaren izenburua “Ibilita ikasten da erortzen” propio lapurtu-eskatu diote Sustrai Colinari. Alaitasuna galdu gabe, rockaren berme asko ditu bere hanken magalean, buruan rock esparruko estilo anitzetara igo da: punka, rock, punk melodikoa, rock melodikoa, hard-corea, hard-core melodikoa, pop-punk, pop-punk melodikoa. Ze Esatek! taldearen diskorik egurzaleena. Melodiak gainezka, zapatak soinean eta seriotasuna tabernako komun zuloan utzita. Algarak bizitzeko jaio ziren zerbait esateko duen talde hau: alaitasunetik gune politikoak ahazteke, dibertitu gaitezen rockaren atzaparretan.

 

Skasti taldea (Zarautz, 2005) zortzikotea da. Ska erritmoekin jaio eta denboran bilakaera handia izan duen taldea da. Laugarren diskoa urtarrilaren bukaeran argitaratuko da, “Ye” du izenburua. Skasti taldeak beti izan ditu musika osagarri finkoak. Skasti taldea alaia da, xumea, jai girokoa,. Skasti taldeak dantzarako proposamen trinkoa eman digu urte hauetan guztietan. Pop, indie, erritmo beltzak, funkia, rocka, rock alternatiboa era gardenean eskainita. Letra aldetik esango dute garai zail batetik ateratzear gaudela, edo ez, konplexurik gabe, ikasitakoa bere historian naturaltasunez txertatzea da egokiena, eta egunerokoan integratzea eta hori gauzatzeko oihu ozen eta dotorea. Hor Skasti taldearen musika aldarrikapena.

 

 

logo_musikaze